XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarteari, baina zuzenbide arlo horretako arauak ez zaizkie Estatuei zuzentzen, partikularrei baizik.

Tratatuko bostgarren artikuluak Estatu kideei Elkartearekiko leialtasun orokorra eskatzea nahikoa izango zen agian.

Baina denboraren poderioz iruzur kasuak gertatu izan dira eta bostgarren artikuluan bakarrik oinarritutako iruzurraren aurkako borroka antolatzea ez zirudien errealista.

Zerbait gehiago behar zen leialtasunaren printzipioa zehazteko.

Iruzurraren garrantzia ulertzeko interesgarria izan daiteke gertatutako afer bat aipatzea: Yugoslabiar artoaren afera (4) Batzordea Greziaren aurka, 68/88, Rec. 1989: 2966.

Greziatik Belgikara untzi bat joan zen bi zama artoaz beteta.

Greziako mugetako funtzionariek agiri batzuk eman zituzten arto horren Greziako jatorria zihurtatuz.

Belgikako mugetako funtzionariek, salgai komunitarioak zirela ikusirik, artoari ez zioten inolako zergarik ezarri.

Baina gero Batzordeak bere ikerketak egin ondoren ikusi zuen artoa ez zela greziarra yugoslabiarra baizik, eta zihurtagiri faltsuak eman zituela Greziako hainbat funtzionarik.

Dakigunez Europar Elkartearen truke-errejimenaren arabera Elkarte barruko salgaiak mugimendu askean dauden bitartean kanpoko salgaiei mugetako zergak ezartzen zaizkie Elkartean sartzean.

Mugetako zerga hauek Elkarteen aurrekontuaren zati garrantzitsua osatzen dute.

Artoagatik ez zen inolako zergarik ordaindu eta Elkarteen diru sarrera garrantzitsua galdu egin zen horregatik.

Batzordeak Greziari eskatzen zion hasiera batean artoagatik esijitu ez ziren muga-zergak esijitzea eta iruzurrean edo aitorpen gezurtietan sartuta zeuden funtzionariak zigor zitzan.

Baina alperrik.

Batzordeak, dagokion epai-aurreko iharduera diplomatikoa agortu eta gero, Greziaren aurkako Tratatuko 169. artikuluko errekurtsoa ekarri zuen.

Greziak ez zuen ezta bere defentsa prestatu ere.

Auzitegiak erabaki zuen Greziak Tratatuko 5. artikulua urratu egin zuela.

Horren arabera Estatu kideek behar diren neurri guztiak hartu behar dituzte zuzenbide komunitarioaren eraginkortasuna zihurtatzeko, zuzenbide honetako arau jakin batek ez badie urrapenen zigortzeari buruzko neurri zehatzagorik hartzea inposatzen edo Estatu barruko zuzenbideari deia egiten duenean.

Jakina, Estatu kideek diskrezioa edukiko dute santzioen inguruan baina beti ere zuzenbide komunitarioarekiko urrapenak zigortzen direla zihurtatuz, eta estatu-barruko antzeko iruzurrarekiko zigorren prozedura eta edukinezko baldintza berdinekin zigortzen direla, (...)